Uliako Mintegietako parkea

Uliako Mintegietako parkea
Parkearen ikuspegia.
Uliako Mintegietako parkea is located in Donostia erdigunea
Uliako Mintegietako parkea
Uliako Mintegietako parkea
Uliako Mintegietako parkea (Donostia erdigunea)
Koordenatuak43°19′20″N 1°57′11″W / 43.3222°N 1.953°W / 43.3222; -1.953
Beste izenakUliako Lore-Baratzak parkea, Ategorrieta-Uliako parkea
HelbideaUlia (auzoa)
UdalerriaDonostia,  Gipuzkoa
MugakJose Elosegi Alkatearen hiribidea eta Uliako pasealekua
Tamaina14.000 m²
Sortze-data1894

Uliako Mintegietako parkea Donostiako Ulia auzoan dagoen hiri parkea da; 14.500 m² ditu eta Ulia pasealekuaren hasieran dago, Jose Elosegi kalearekin duen bidegurutzean. Uliako Lore-Baratzak parkea ere esaten zaio, Donostiako lorategi guztietarako landareak udal mintegi horretatik ateratzen zirelako XX. mende osoan, 2008an udalak LauHaizetara eraman zituen arte. Zazpi urtez itxita egon ondoren, auzokoek berriro zabaldu zuten, udalak baimena emanda, 2015ean.[1] 2016tik Donostiako Udalak bertan etxebizitzak eraiki nahi ditu.[2][3] Parkeak balio handia dauka, barruan dauden ur biltegiengatik, elementu arkitektonikoengatik, landarediarengatik eta faunarengatik.[4][5] Aranzadi Zientzia Elkarteak 2016ko maiatzean argitaratu zuen txostenean, bost arlotan eta kapitulu banatan zehaztu zituen haren balioak: herpetologia (narrastiak eta anfibioak), botanika, planifikazio berdea, historiko-kulturala, eta paisajista.[6][7]

Auzokideen artean antolatutako Lore-Baratzak proiektuaren barruan lan ugari egiten dira parkeari giza bizitza emateko: lantegiak, bisita gidatuak, auzolana, festak, umeentzako jolasak eta bestelako jarduerak. Eusko Jaurlaritzak 2016an Elkarlan Saria eman zion Lore-Baratzak proiektuari, elkarlana eta ingurumenarekiko konpromisoa sustatzeagatik. Naturgune horrek duen balio arkitektonikoa eta kulturala zabaldu nahi dute hiritarren artean.[8][9]

  1. (Gaztelaniaz) «Segunda vida para los viveros» Noticias de Gipuzkoa 2015-10-4 (Noiz kontsultatua: 2016-5-7).
  2. «Uliako bizilagunek ez dute hirigintza proiekturik onartuko» Irutxuloko Hitza 2016-2-15 (Noiz kontsultatua: 2016-5-7).
  3. ««Eskatzen dugun bakarra auzoari berea den zerbait itzultzea da»» Irutxuloko Hitza 2013-5-17 (Noiz kontsultatua: 2016-5-7).
  4. (Gaztelaniaz) «Tesoros ocultos en la falda del monte Ulía» Diario Vasco 2016 (Noiz kontsultatua: 2016-5-7).
  5. (Gaztelaniaz) «Los antiguos depósitos de Ulia, un tesoro que ansía ser desenterrado» Diario Vasco 2015-5-23 (Noiz kontsultatua: 2016-5-7).
  6. «ARANZADI: parkea ondare aberatsa da» Ulia Auzo-Elkartea (Noiz kontsultatua: 2016-07-18).
  7. «Bideoak: ARANZADIren txostenaren aurkezpena» Uliako Auzo-Elkartea (Noiz kontsultatua: 2016-07-18).
  8. Altuna, Agurtzane. (2016-01-25). Jaurlaritzaren Elkarlan saria jaso du Uliako Lore Baratzak proiektuak. Irutxuloko HItza (Noiz kontsultatua: 2017-12-28).
  9. (Gaztelaniaz) Alonso, Carolina. (2016-01-26). «“El premio nos alienta a seguir con el proyecto de viveros de Ulia”» Noticias de Gipuzkoa (Noticias de Gipuzkoa) (Noiz kontsultatua: 2017-12-28).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy